Politika -

Atxiloketa

Ertzaintzak Xabier Agirre atxilotu du Gasteizen

Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman du. Agirre beste gazte batekin atxilotu zuten maiatzaren 17an, Gobernuaren Ordezkaritzan kateatu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Agirre Ibañez atxilotu du Ertzaintzak gaur arratsaldean. ETAko presoen sakabanaketaren aurka protesta egiteko Gasteizko Gobernuaren Ordezkaritzan kateatu zen, maiatzaren 17an, beste gazte batzuekin batera. Bestalde, bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Vital Kutxako sukurtsal batean lehergailu bat jartzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, Auzitegi Nazionalak gaztea atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman du.

Atxiloketaren arrazoiak ez dituzte zehaztu iturriek. Gobernuko Ordezkaritzan kateatu zelako edo Vital Kutxako sukurtsal batean lehergailu bat jartzeagatik atxilotu duten ez dute argitu.

Hiriburuko etxebizitzan atxilotu dute, eta datozen orduetan espetxera bidaliko dute.

Agirre beste gazte batekin atxilotu zuten maiatzaren 17an, Gobernuaren Ordezkaritzan kateatu eta gero. Desordena publikoak leporatu zizkieten, baina aske geratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea