Politika -

CAN-eko dieta irregularrak

Enrique Goñik lau orduz deklaratu du epailearen aurrean

CANen estatutuetan aurrez ikusten ez ziren dietak "ematea edo baimentzea" egotzi dio instrukzio-epaileak.

Enrique Goñi Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari ohia. EiTB
Enrique Goñi Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari ohia. EiTB
Enrique Goñik inputatu gisa deklaratu du, CANeko dieten auzian

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Goñi Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari ohiak Iruñeko 3. zenbakiko instrukzio epaitegian lau orduz deklaratu egin du, inputatu gisa, finantza erakundeak emandako ustezko dieta irregularren auzian.

Hasiera batean, Goñik hilaren 24an deklaratu behar zuen, baina epaileak atzeratu egin zuen zitazioa.

Epaileak CANen estatutuetan aurreikusita ez zeuden dietak "ematea edo baimentzea" egotzi dio Enrique Goñiri. Hain zuzen ere, "Nafarroako Gobernuko presidenteari, Iruñeko alkateari eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariari" eman zizkieten dieta horiek.

Auzi honetan, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiak, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari ohiak ere deklaratu dute, inputatu gisa.

Hiru horiek CANeko Batzorde Iraunkorra osatzen zuten, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearekin batera, baina azken hori ez dago inputatuta. Izan ere, Auzitegi Gorenak baino ezin du hori egin, Barcina forupekoa delako.

Instrukzio-epaileak CANeko Erakunde Sortzaileen Batzordeko kide ziren UPNko eta PSNko sei goi-kargudun ere galdekatu ditu, lekuko gisa. Batzorde Iraunkorra existitzen zela hedabideen bidez jakin zutela deklaratu zuten horiek.

Kontuzen protesta

Goñi 09:20an iritsi da Justizia Jauregira, abokatuarekin batera. Bertan, Kontuz elkarteak oihuka egin dio harrera. Besteak beste, "lapurra" eta "bizizalea" deitu diote.

CANeko zuzendari ohiak ez du adierazpenik egin kazetarien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea