Politika -

Elkarrizketa

ETAri buruz espekulatzen uzteko eskatu du Jaurlaritzak

Modu horretan Carlos Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskalari erantzun dio (ETAren balizko itzuleraz hitz egin zuen iragan astean).

Estefania Beltran de Heredia. EiTB.
Estefania Beltran de Heredia. EiTB.
Estefania Beltran de Heredia. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren inguruan "espekulatzen" uzteko eta bakea behin betiko bermatzeko lanari eusteko deia egin du gaur Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.

Modu horretan Carlos Bautista Auzitegi Nazionaleko fiskalari erantzun dio (ETAren balizko itzuleraz hitz egin zuen iragan astean).

RNEri eskainitako elkarrizketa batean, Jaurlaritzako Segurtasun arduradunak esan du azken egunetan Auzitegi Nazionalaren eta Barne Sailaren “iritzi kontrajarriak” entzun dituela eta, ondorioz, “espekulazio” horiei erantzuna ez ematera erabaki duela gaineratu du.

“Herri honetan bake behin betiko bermatzeko lanetan murgildu behar gara, espekulazioak albo batera utziz”, gaineratu du.

Jaurlaritzaren eta Barne Sailaren arteko erlazioaren inguruan galdetuta, Beltran de Herediak erantzun du “bere neurrian” ondo doala. “Ministerioak ez du hartutako konpromisoa bete. Segurtasun Batzordea deitu behar zuela esan zigun, baina ez dugu horren berririk izan”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea