Politika -

Bilbo

EPPK-k hausnarketa egingo du, Foro Sozialaren gomendioen harira

Etorkizunean izango diren ekimen guztietan parte hartzeko nahia nabarmendu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak.

EPPK-ren prentsaurrekoa Bilbon. Argazkia: EiTB
EPPK-ren prentsaurrekoa Bilbon.
EPPK-k hausnarketa prozesu bat abiatuko du

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) hausnarketa prozesu bat abiatuko du, Foro Sozialak mahai gainean jarritako gomendioak aztertzeko. Kolektiboaren arabera, modu orokorrean aztertuko dituzte, eta ez banan-banan, "gatazkaren konponbideak integrala behar du izan eta". Halaber, konpromisoak ez betetzea egotzi die Frantziako eta Espainiako gobernuei.

Foroetan parte hartzeko, EPPK-ko bitartekariek Frantziari eta Espainiari egin zizkien eskariei erantzun ez izana salatu dute, gaur Bilbon.

Espainiako eta Frantziako gobernuei, gatazka politikoaren konponbide prozesua blokeatzea leporatzen diete. EPPK-ren esanetan, Espainiako Gobernuak ez ditu hartutako konpromisoak bete, eta Frantziakoak Espainiarekin bat egin du.

"Ez Espainiak eta ezta Frantziak ere, ez dute bere egin Aieteko bide orria, eta horrek argi erakusten du zabaldu daitekeen bide demokratikoaren beldur direla", azaldu dute. EPPK-ren arabera, presoei baldintza onartezinak ezarrita, horien kaleratzeak oztopatu nahi dituzte Gobernuek.

Salatu dutenez, Espainiako eta Frantziako Gobernuak denbora irabazi nahian dabiltza. "Kartzela politikan aldaketarik ez egiteak zatiketa ekar dezakeela uste dute", adierazi dute.

Euskal Preso Politikoen Koletiboaren iritziz, mugarri berri bat izan daitezke Foro Sozialak mahai gainean jarritako hamabi gomendioak. Normaltasunez hausnarketa bat egiteko arazoak eta zailtasunak dituztela nabarmendu dute. "Hala ere, gure esku dagoen guztia egingo dugu euskal preso politiko bakoitzak Foro Sozialaren gomendioak bere esku izan ditzan", adierazi dute.

Etorkizunean izango diren ekimen guztietan parte hartzeko nahia nabarmendu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak.

Bestalde, sakabanaketa politikarekin amaitzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea