Politika -

Kartzela-politika

Presoek jasotako tratu txarrak salatuko dituzte Muret-Seyssesen

Etxeratek Herrirak antolatu duen ekimenean parte hartzeko deia egin du. Lau euskal preso daude bertan eta batzuek jasan dituzten tratu txarrak salatu nahi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Tolosa (Frantzia) ondoan dagoen Muret-Seysses kartzelara larunbatean egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Herrirak antolatutako ekimenean, preso dauden lau euskal herritarrek jasaten dituzten tratu txarrak salatuko dituzte.

Itziar Morenoren aitak Bilbon emandako prentsaurrekoa batean azaldu duenez, alaba gose greban dago, maiatzaren 27an zaintzaileekin liskar bat eduki ostean, isolatutako ziega batean.

Era berean, bertan preso daramatzan 16 hilabeteetan alaba 14 aldiz zigortu dutela eta 100 egun isolatuta igaro dituela salatu du.

Muret-Seyssesen beste hiru euskal preso daude: Ruben Rivero (sei egun daramatza gose greban), Oihana Garmendia eta Julen Mugika.

Larunbateko manifestazioaz gain, Herrirak eta Etxeratek kontzentrazioa deitu dute ostiralean, Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea