Politika -

12 gomendio

Lokarrik 'guztien' ekarpenak bildu nahi ditu, bake prozesua zehazteko

Herritarren topaketa egin dute gaur Bilbon, Foro Sozialaren ondorioak ezagutzera emateko. PSE-EE, PP eta UPyD alderdietako ordezkariek ez dute parte hartu.

Herritarren topaketa egin dute gaur Bilbon, Lokarrik deituta. Argazkia: EiTB
Herritarren topaketa egin dute gaur Bilbon, Lokarrik deituta.
Gizarte Foroaren bost gomendio berriak Bilbon eztabaidatu dira

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolore guztietako alderdien, eragileen eta herritarren ekarpenak bildu nahi ditu Lokarrik, bake prozesua zehaztea lortzeko. Plataformak deituta, herritarren topaketa egin dute gaur Bilbon, bake prozesua bultzatzeko, Foro Sozialak egindako 12 gomendioak jendaurrean aurkezteko. PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek ez dute gaurko ekitaldian parte hartu.

Ehun bat lagun elkartu dira gaur Bilbon, tartean zeuden, Iñigo Iturrate, EAJko legebiltzarkidea; Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar, Oskar Matute eta Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak; Ezker Batuko Jose Navas, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) bitartekariak. Gaur, hamabi gomendioen harira, egin duten eztabaidan parte hartu duten guztiek ere.

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak nabarmendu duenez, eztabaida kalera atera nahi izan dute, eta herritarrei Foro Sozialak emandako 12 gomendioen gainean eztabaidatzeko aukera eman zaie.

"Horregatik elkartu ditugu alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak, eta herritarrak. Guztiek izan dute gomendioen edukia aztertzeko aukera, eta, halaber, etorkizunean pausoak emateko zer egin daitekeen ere aztertu dugu", gaineratu du.

PSE-EE, PP eta UPyD alderdien jarreraz galdetuta, Riosek nabarmendu du "parte hartu nahi duten guztiei gonbita luzatu zaiela, espazio irekiak dira eta". Bestalde, biktimen elkarteek parte hartu ez badute ere, hainbat biktima bertan izan omen dira.

Horren ustez, herritarrek bake prozesuko parte garrantzitsu izan behar dute. Uda ostean ere, herritarrei espazioak eskaintzen jarraituko dutela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea