Politika -

Parot doktrina

Herrirak Joseba Artola askatzeko eskatu du, 27 urte baitaramatza preso

Euskal presoen aldeko plataformak hainbat elkarretaratze egingo ditu hurrengo egunetan, 'Parot doktrina' indargabetzea eskatzeko.

Herrirak deitutako manifestazio bat, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Herrirak deitutako manifestazio bat, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Herrirak deitutako manifestazio bat, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira euskal presoen aldeko plataformak 197/2006 doktrina indargabetzea eskatu du Bilbon. 'Parot doktrina' izenarekin ezagunagoa denak presoen eskubideak "urratu" egiten dituela salatu du plataformak. Horrekin batera, Joseba Artola espetxean preso 27 urte daramatzan bilbotarra aske uzteko eskatu du.

Herrirak elkarretaratzea egin du gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian, Bilbon. Pankartan honakoa irakur zitekeen: "Giza Eskubideak. Irtenbidea. Bakea. 197/2006 doktrina eten. Joseba, Inma, Fernando, Raul eta Josu askatu". Bost preso horiei aipatu doktrina ezarri diete.

Ekainaren 8an Herrirak "Herritarron epaia" izeneko ekimena jarri zuen martxan Tafallan (Nafarroa), 'Parot doktrinak' euskal presoen eskubideak "urratu" egiten dituela salatzeko. Hala, 80 udalerri zeharkatuko dituzte, eta azken ekitaldia Iruñeko Anaitasuna pabiloian egingo dute, irailaren 14an.

Horren harira, hurrengo astelehenean, hilaren 24an, elkarretaratzea egingo dute Indautxu plazan, 19:30ean, preso dagoen Josu Amantes auzokidearen egoera salatzeko. Horri ere aipatu doktrina ezarri diote.

Ekainaren 28an, berriz, zazpi orduko elkarretaratzea egingo dute Bilbon, 12:30etik aurrera. Herrirak azaldu duenez, bertan "nahi duen orok parte har dezake".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika albisteak Presoak argazkiak ETA albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea