Politika -

Balantzea

Bere lan 'isila' azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Bilduk lurraldea "eraldatu" duela nabarmendu du ahaldun nagusiak. PSEk, ostera, kezka azaldu du lurraldea "gainbeheran" dagoelako.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldeko garapen ekonomikoa bultzatzeko erakundearen lan "isil eta zuhurra" azpimarratu du gaur Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Adierazpen instituzionala irakurri du gaur Garitanok, legealdiaren aurreneko bi urteetako balantzea egiteko. Gobernuko diputatu guztiek lagundu dute agerraldian.

Azken bi urteetan Bilduk lurraldea "eraldatu" duela nabarmendu du ahaldun nagusiak. Ekonomia "eskualdeen garapenetik" suspertzeko "oinarriak" jarri dituztela adierazi du Garitanok.

"Azpiegitura handiak alde batera utzita, berrikuntza sarea mantentzeko eta sendotzeko" lana goraipatu du ahaldun nagusiak. "Gutxi batzuen etekin ekonomikoa bilatzen zuten eredu zaharrak porrot egin dute eta alde batera utzi ditugu", erantsi du Garitanok.

PSE

Bestalde, Gipuzkoa "gainbeheran" dagoela esan du Rafaela Romero PSEko bozeramaileak. Romero kezkatuta azaldu da Garitanok egindako balantze "eskasaren" berri izan ostean.

"Lana hain isila izan da, existitzen ez dela", ironiaz hitz egin du Romerok. Zentzu horretan, krisiaren aurkako neurriak sozialistek barneratu zituztela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea