Politika -

Erreformak

Cospedal: 'Gobernuak egiturak berritu ditu enplegua sortzeko'

Zaharkituta zeuden egitura horietan egin dituzte aldaketak, PPko idazkari nagusiaren arabera.

Maria Dolores de Cospedal eta Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal eta Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal eta Soraya Saenz de Santamaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak larunbat honetan jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak zaharkituta zeuden egiturak aldatu ditu, eta erreformak egitea beharrezkoa zen enplegua sortzeko. Azaldu duenez, enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea dira Gobernuaren helburu nagusiak.

Probintzietako PPko buruzagien topaketa egin dute gaur, eta bertan gobernuko ordezkariek administrazioen erreforma eta hezkuntza erreforma azaldu diete.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Administrazioen Erreformarako Lantaldearen txostenak biltzen dituen neurriak aurkeztu zituen atzo, Ministro Kontseiluaren osteko agerraldian.

Txosten horretan biltzen diren 217 neurriak indarrean jarriko balituzte, 6.500 milioi aurreztuko lituzkete. Halaber, proiektuaren jarraipena egiteko urtero azterketa globala egiteko bulegoa sortuko dutela iragarri zuen Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea