Barcenas auzia -

Barcenas auzia

Barcenasek esan du gainsoldatak eman zizkiola Rajoyri eta Cospedali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak espainiarrek hauteskundeetan emandako agintaldia bete egingo duela baieztatu du.

Barcenas auzitegira garraiatu duen furgoia. Argazkia: EFE.
Barcenas auzitegira garraiatu duen furgoia. Argazkia: EFE.
Barcenasek gainsoldatak eman zizkion Rajoyri eta Cospedali

2:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Mariano Rajoy Espainiako eta PPren presidenteari eta Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiari 2008an, 2009an eta 2010ean gainsoldatak ordaindu zizkiola aitortu dio Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari.

Barcenasek PPko ezkutuko kontabilitatea erakusten duten dokumentuak berak idatzitakoak direla aitortu du, eta, horretarako, dozenaka txosten aurkeztu dizkio epaileari.

Laugarrenez eman ditu azalpenak diruzain ohiak Ruzen aurrean, baina lehenengo aldia da "Barcenasen paperak" bezala ezagunak diren dokumentuei buruzko galderei erantzuten diena. Horrekin batera, Alvaro Lapuertaren alderdiaren aurreko diruzainaren kontra ere jo du, eta honek esan ziona egitera mugatu zela esan du.

Bestalde, Cospedalek gainsoldaten berri zuela eta, Barcenas kargutik kendu ostean, horri ordaintzen jarraitzea erabaki zuela jakinarazi du diruzain ohiak.

Diruzain ohia 09:25ean heldu da Espainiako Auzitegi Nazionalera. Guardia Zibilaren furgoi batean eraman dute Soto del Real espetxetik tribunalaren egoitzara.

Barcenasek lehenengo aldiz deklaratu du preso moduan. Orain arte dena ukatu du, baina, joan den astean, diruzain ohiak azken hogei urteetan PP modu ilegalean finantzatu dela baieztatu zuen El Mundo egunkariak argitaratu zuen elkarrizketa batean.

Atzo bertan, hedabide horrek Gürtel auziaren harira Espainiako Gobernuaren presidenteak eta Barcenasek elkartrukatu zituzten SMS mezuak aireratu zituen.

Rajoyk presidentetzan jarraituko du

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du espainolek hauteskundeetan emandako mandatua beteko duela. Izan ere, oposizioak dimisioa eskatu dio Rajoyri.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea