Politika -

Barcenas auzia

Epaileak 6 milioiko fidantza ezarri dio Barcenasen emazteari

Luis Barcenas eta Rosalia Iglesias bere emazteak ez zizkioten PFEZari eta Ondarearen Gaineko Zergari zegozkien 1.557.366 euro aitortu Ogasunari.

Rosalia Iglesias, Barcenasen emaztea. Argazkia: Efe
Rosalia Iglesias, Barcenasen emaztea. Argazkia: Efe
Rosalia Iglesias, Barcenasen emaztea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak 6 milioiko fidantza ezarri dio Rosalia Iglesias Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren emazteari. Fidantza hori erantzukizun zibilaren kontzeptuagatik ezarri dio.

Epaileak, ustez, Ogasun Publikoaren aurkako delitu bategatik, ondasun zuriketan beharrezko laguntzaile izateagatik, dokumentu ofizialak faltsutzeagatik eta maula prozesalagatik inputatu du Iglesias.

Ruz epaileak azaldu duenez, Iglesias 2006ko PFEZean Ogasun Publikoari egindako ustezko delitu bategatik dago inputatua, 'Caja Madrid'eko kontu korronte batean eskudirutan 500.000 euro sartu zituelako bere izenean. Hori dela eta, 222.112,58 euro baino gehiagoko iruzurra egin zituela zehaztu dute.

Epaileak autoan azaltzen duenez, ez badu fidantza 10 eguneko epean gordailatzen, bere ondasunak bahitzeari ekingo dio.

1,5 miloiko iruzurra bien artean

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak eta Rosalia Iglesias bere emazteak ez zizkioten PFEZari eta ondarearen gaineko zergari zegozkien 1.557.366 euro aitortu Ogasunari 2002. eta 2003. urteetan, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Gurtel auziko Pablo Ruz epaileari helarazitako txosten baten arabera.

Urte horietan aitortu ez zuten zenbatekoa xehatzen du txostenak: 2002ko errenta aitorpena dela-eta, 551.652,39 euro; 2003ko errenta aitorpena dela-eta, 862.236,05 euro; eta 2003ko ondarearen gaineko zerga dela-eta, 143.470,16 euro.

Urtebete eta 5 urte arteko kartzela zigorra eta 1,5 y 9 milioi arteko isuna jaso ditzake Barcenasek, Jose Maria Mollinedo Ogasun Saileko teknikariak Europa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea