Politika -

Barcenas auzia

'Gehiengo absolutua izatea ez da gobernatzen jarraitzeko nahikoa'

Itxaso Atutxak "akusazio hain larrien" aurrean Gobernuaren "erresistentzia handiak" harritu duela esan du, baita PPk bere ustezko legez kanpoko finantzaketaren erantzukizuna bere gain ez hartzea ere.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. EITB
Itxaso Atutxa
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidenteak esan duenez, PPk gehiengo absolutua izatea "ez da nahikoa" Mariano Rajoy Gobernuko presidente izaten jarraitzeko eta dimisioa ez pentsatzeko. Halaber, Rajoy epaitegietan agertzera ez dela iritsiko uste du, Parlamentuan agerraldia egiteko "pausoa ematea" nahikoa kostatu zaiolako "azalpen eskasak" emateko.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketan, Atutxak "akusazio hain larrien" aurrean Gobernuaren "erresistentzia handiak" harritu duela esan du, baita PPk bere ustezko legez kanpoko finantzaketaren erantzukizuna bere gain ez hartzea ere.

Halaber, Gobernuko ordezkari nagusiak gainerako alderdiei "zikinkeria doan zabaltzen" diela azaldu du, bere alderdiko antzeko ekintzak leporatuz, eta "EAJk gauza bera egiten duela esatea ez bururatzea", nabarmendu du.

Luis Barcenasek PPko diruzain ohiak egindako defentsaren eta Mariano Rajoyk Senatuan egindako agerraldiaren ostean, Gobernua "oso ukituta" dagoela uste du Atutxak.

Bere hitzetan, hori guztia "nazioartean azaltzeko oso zaila da, beste lekutako presidente eta ministroek karguak utzi egin dituztelako, edota, gutxienez, beste erabaki batzuk hartu dituzte euren erantzukizunen inguruan azkartasun gehiagorekin, eta Barcenasen akusazioekin alderatu ezin daitezkeen gaietan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea