Politika -

Hileta

Familiarrek eta EAJko karguek agur esango diote gaur Javier Atutxari

1988-1992 eta 1996-2000 artean Bizkai Buru Batzarreko presidentea izan zenari egingo dioten omenaldia 19:00etan izango da, Areatzako San Bartolome elizan.

Javier Atutxa EAJko buru historikoa. EFE
Javier Atutxa
Javier Atutxa EAJko buru historikoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familiarrek eta EAJk Javier Atutxa Bizkaian alderdiko presidente ohia izan zenari agur esango diote ostegun arratsalde honetan, Areatzan (Bizkaia). Atutxa atzo hil zen, Bilbon, 75 urte zituela.

1988-1992 eta 1996-2000 artean Bizkai Buru Batzarreko presidentea izan zenari egingo dioten omenaldia 19:00etan izango da, Areatzako San Bartolome elizan. Leku horretan pasatu zuen haurtzaroa Atutxak, Getxon jaio ostean.

Iñigo Urkullu lehendakariak oporrak etengo ditu, buru historikoaren zeremoniara joateko. BBBko presidente ohia Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko egungo presidentearen aita da.

Andoni Ortuzar EAJko presidentea eta alderdiko beste hainbat buru eta kide ere joango dira.

PSEk zeremonian izango dela baieztatu zu. Besteak beste, Enrique Ramos Politika Instituzionaleko idazkaria eta Javier Lasarte Ekonomia arduraduna izango dira bertan, alderdiak ohar batean azaldu duenez.

Euskal nazionalismoaren buru historikoetako bat izan zen Atutxa, 80. eta 90. Hamarkadetan, Xabier Arzallus alderdiko buruaren konfiantzazko gizona izan baitzen.

Javier Atutxa Lourdesekin ezkonduta zegoen, eta hiru alaba zituen: Itxaso, Amaia eta Leire.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea