Politika -

Urkullu-Rajoy bilera

Prentsaren bidez bileraren berri izatea kritikatu du Urizarrek

Gainera, esan duenez, bere alderdiak ez du uste bi agintarien arteko bilera horretatik ezer aterako denik.

Urizarrek ez du uste bileratik ezer onik aterako denik. Irudia: EFE
Urizarrek ez du uste bileratik ezer onik aterako denik. Irudia: EFE
Urizarrek ez du uste bileratik ezer onik aterako denik. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAren idazkari nagusiak gogor kritikatu du alderdiek prentsaren bidez izatea aurreko uztailaren 15ean Mariano Rajoy Espainiako presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren arteko bilearen berri, "teorian, lehenedakariak Legebiltzarrean jakinarazi behar duenean".

Urizarrek bere alderdiak Zarautzen (Gipuzkoa) inauguratu duen egoitza berrian izan da, eta, aurreko bileretan bezela, bileraren ostean "erabateko isiltasuna" baino ez dela egongo uste du.

Halaber, Urizarren esanetan, bere alderdiak ez du uste bi agintarien arteko bilera horretatik ezer aterako denik eta aurrekoen "berdina" izango da.

"Oso arraroa izango litzateke Rajoyk ezberdin jokatuko balu azken bilera horren ostean. Lehendakariak berak adierazi zuen aurreko bileretan egindako galderei emandako erantzuna erabateko isiltasuna izan dela. Eta badakigu Rajoy horrela jarduten dela: denborak aurrera egiten utzi ea bere mesedetan egiten duen; baina ekarpenik egin gabe", gaineratu du.

Urizarren arabera, PPren Gobernuari "ez zaio interesatzen, inolaz ere, aurrera egitea eta euskal gatazka konpontzen lagunduko duten aurrerapausoak ematea".

"Garaileak eta garaituak izatea da euren asmoa, eta, gure iritzian, formula hori ez da inoiz eraginkorra izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea