Politika -
Ika mika txupinera dela eta
Aralar: 'Urquijo gaitz larria da elkarbizitzarentzat'
Alderdiaren arabera, Jone Artola "eskubide zibil eta politikoen jabe da", eta "azken urteetan erabilitako sistema jarraituta izendatu dute" txupinera.
Erredakzioa
Jon Salaberria Aralarreko Bizkaiko koordinatzaileak salatu duenez, Carlos Urquijo Gobernu espainiarrak EAEn duen ordezkaria "gaitz larria da elkarbizitzarentzat" eta "oztopatu baino ez du egiten".
Halaber, Aralarreko kidearen esanetan, Jone Artola Bilboko jaien txupinera (bertan behera utzi dute kargu horren izendapena behin behinean) " bere eskubide zibil eta politikoen jabe da".
Salaberriak ohar baten bidez esan duenaren arabera, "ezin da onartu Urquijo behin eta berrriro euskal herritarron eskubideak urratzen etengabe saiatzea eta edozein aitzakia erabilita gizartea aurrez aurre ipintzea".
Horren ildotik, "lehenengo Pablo Gorostiagaren auziaren pairatu genuen" (Gorostiaga Laudioko alkate ohia da, Herri Batasuneko kidea zenean, eta gero ETAren kolaboratzailea izateagatik zigortu zuten) eta "orain Jone Artola Bilboko txupinera bere ekintza zapaltzaileen jomuga bihurtu du", gaineratu du.
Artolak gogorarazi duenez, Artola Txori Barrote konpartsako sortzaileetako bat da, baita Exerat euskal presoen elkartearen kide ere, eta "bere eskubide zibil eta politikoen jabe da" eta "azken urteetan erabilitako sistema jarraituta izendatu dute", nabarmendu du.