Politika -

Uribetxebarria kasua

Uribetxebarriak probak ez egitea onartezina da Urquijoren ustez

Azterketa mediko gehiago egiteari uko egiten baldin badio, Espainiako Gobernuaren ordezkariaren arabera, Espetxe Zaintzako epaileak "auzian parte hartu beharko du".

Josu Uribetxebarria, baldintzapean aske geratu ostean. Argazkia: EFE.
Josu Uribetxebarria, baldintzapean aske geratu ostean. Argazkia: EFE.
Josu Uribetxebarria, baldintzapean aske geratu ostean. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren iritzian, "ezin da onartu" Josu Uribetxebarria baldintzapean aske dagoen ETAko presoak Auzitegi Nazionaleko medikuen azterketa berriari uko egitea. Kasu horretan, Espetxe Zaintzako epaileak auzian parte hartu beharko duela iragarri du politikariak.

Urquijok azpimarratu du Espetxe Zaintzako epaileak azterketa gehiago egiteko agindu duela, Fiskaltzak eta biktimek hala eskatuta, "egin dezakeelako", eta Uribetxebarriak "horiek egitera behartuta" dagoela nabarmendu du.

Uribetxebarriaren abokatuak helegitea jarri zuen Auzitegi Nazionaleko bi medikuk bere bezeroa ebaluatzeko egindako eskariaren aurrean, baina Espetxe Zaintzako epaileak atzera bota zuen helegite hori.

Urquijoren arabera, "ezin da onartu" proba gehiago egiteari uko egitea, "baldintzapeko askatasuna duen pertsona bat delako, eta kartzelara ez bueltatzeko baldintza jakin batzuk dituelako". "Berak jakingo du zer egiten duen", gaineratu du.

Horren harira, horiek egiten ez baditu, Espetxe Zaintzako epaileak auzian parte hartu beharko duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea