Politika -

Hauteskunde primarioak PSOE-n

Lopez, Madina, Chacon eta Rubalcaba lehian ikusten ditu Pastorrek

Ukatu egin du Patxi Lopez bere hautagaitza ofizial egin aurretik jendaurreko eszenaratzea egiten ari dela. Pastorren esanetan, oraindik ez du aukera hori planteatzen ezta baztertzen ere.

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia Alderdi Sozialistaren hauteskunde primarioetan lehian ikusten du Jose Antonio Pastor PSEko bozemaileak, Eduardo Madina, Carme Chacon eta Alfredo Perez Rubalcabarekin eta "bidean sor daitezkeen hautagaiekin batera".

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Patxi Lopez PSOEko hauteskunde primarioetako hautagai izan daitekeela uste du Pastorrek, baina une honetan Lopezek ez omen du aukera hori planteatzen ezta baztertzen ere.

"Orain hori da egoera, eta Europako hauteskundeen eta urte bukaerako konferentzia politikaren ondoren ea zer gertatzen den", adierazi du.

"Proiektu politikoa eta egutegia zehaztuta daudenean hartuko du erabakia Patxi Lopezek", Pastorren arabera. Halaber, ukatu egin du Lopezek PSOEko federazio ezberdinetara egiten dituen bisitek haren balizko hautagaitzarekin lotura dutenik. Lehen ere bidaia horiek egiten zituela gaineratu du.

Hori dela eta, ukatu egin du Patxi Lopez bere hautagaitza ofizial egin aurretik jendaurreko eszenaratzea egiten ari dela .

Pastor ziur agertu da primarioetako prozesua hasi bezain laster, hautagai andana aterako dela.

Madina edo Lopez

Pastorren aurreikuspenak betetzen badira, Lopez eta Madina EAEko sozialistak elkarren kontra lehiatuko dira. "Biak alderdikide bikainak dira eta euren artean harreman ona dute", adierazi du bi hautagaiez galdetuta. Hala ere, ez du bietako inoren alde egin nahi izan: "Bietako edozein hautagai ona litzateke".

Ramon Jauregik Madinari bere babesa eskaini dio, eta hori zilegi dela uste du Pastorrek. "Gutxi gorabehera, bakoitzak hautagai bat begiko du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rubalcaba albisteak