Politika -
Erreforma
Floriano: 'Rajoyk ez du Gobernuan berrantolaketa dramatikorik egingo'
Florianoren hitzetan, PP da “egonkortasuna” bermatu eta “nahitaezkoak diren erreformak” martxan jarri ditzakeen alderdi bakarra, PSOE “pankarta baten atzeko alderdia bihurtu baita”.
Erredakzioa
Carlos Floriano PPko Antolakuntza eta Hauteskundeetako idazkari ordeak esan du ez Gobernuan ezta Alderdi Popularrean ere ez dituztela “berrantolaketa dramatikorik” egingo. Gogoratu duenez, erabaki horiek hartzea Mariano Rajoy presidenteari dagozkio.Onda Cero irratiari egindako adierazpenen arabera, PP da “egonkortasuna” bermatu eta “nahitaezkoak diren erreformak” martxan jarri ditzakeen alderdi bakarra, PSOE “pankarta baten atzeko alderdia bihurtu baita”. “Zoritzarrez, PSOE beste gauza batean ari da, ez behintzat espainiarrentzat positiboa izango den alorrean”, gaineratu du. Horren harian, sozialistei “elkarrizketara” bueltatzeko eskatu die. Espainia osoarentzat egitasmo bat proposatu duen alderdi bakarra PP dela azpimarratu du eta, horrenbestez, Gobernu horren baitan aldaketak egitea Rajoy presidentearen lana litzatekeela esan du. “Egia esan, ez dut uste datozen hilabeteetan birmoldaketa dramatikorik egingo dugunik”, gaineratu du.