Politika -

CAN auzia

Barcinak ukatu egin du CANeko akten diseinuan parte hartu izana

Nafarroako Gobernuko presidenteak gezurtatu egin du aktak bilerak egin eta urtebetera sinatu izana.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Foru Gobernuko presidenteak ukatu egin du Nafarroako Kutxaren (CAN) Batzorde Iraunkorreko akten diseinuan parte hartu izana, eta erakunde horretako idazkariak eman zizkionean sinatu zituela argudiatu du.

Guardia Zibilak egindako ikerketaren arabera, akta horiek bilerak egin eta urtebetera sinatu zituzten, baina Barcinak ukatu egin du, prentsaurreko batean kazetariek horri buruz galdetu diotenean.

Barcinaren esanetan, ez du oroitzen noiz sinatu zituen aktak, baina "legearen arabera" egin zuela adierazi du.

Horren haritik, Nafarroako Gobernuaren zein Iruñeko Udalaren ordezkari gisa izan den erakundeetan beti jokabide berbera izan duela zehaztu du: "Idazkariak ekartzen dituenean sinatzea aktak".

Auzitegi Gorenak Nafarroako Kutxako ustezko dieta irregularren auzia artxibatu eta gero, eztabaida "guztiz itxita" dagoela esan du Barcinak, jarduera guztiak "legezkoak" izan zirela "oso argi" geratu delakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea