Politika -

Espioitza Katalunian

Jose Zaragozak PSOEko zuzendaritza utzi du espiotza kasua dela eta

Jose Zaragoza, PSC alderdiak Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak, dimisioa aurkeztu du "Camarga kasuan" alderdiari kalterik egin ez diezaion.

Jose Zaragoza
Jose Zaragoza
Jose Zaragoza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Zaragoza, PSC alderdiak Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak, dimisioa aurkeztu dio PSOEko zuzendaritzari. "Camarga kasua" bezala ezaguna den ustezko espioitza kasuan nahastuta dago Zaragoza, eta kasu horrek alderdia "kaltetu ez dezan" hartu du erabakia.

Kaleratu duen prentsa oharrean, Zaragozak azpimarratu du "inoiz ez duela erabili legez kanpoko baliabiderik bere jarduera politikoa gauzatzeko". Ohar berean azaldu duenez, "'Camarga kasua'ren instrukzioaren inguruan hainbat komunikabidek argitaratutako informazioei erantzun nahi die".

"Nere alderdiari kalterik ez egiteko, eta PSCeko idazkari nagusiaren oneritziarekin, PSOEko zuzendaritzari nere kargua uzteko asmoa agertuko diot", azpimarratu du. PSOEren iturriak aipatuz Efek kaleratu duenez, Navarrok jakinarazi dio jada Alfredo Perez Rubalcabari Zaragozaren erabakia.

Jose Zaragoza diputatua PSCeko antolakuntza idazkaria izan zen. Gaur egun ez zuen alderdian kargurik, baina PSOEko exekutibako kide izaten jarraitzen zuen.

"Camarga kasua"n 2010eko uztailean Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidentearen eta Jordi Pujol Ferrusolaren bikote ohiarekin izandako bazkari bat grabatutako elkarrizketak jasotzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea