Politika -

Diputatu eta senatariak

40 bat parlamentarik Parot doktrinaren aurkako adierazpena sinatu dute

Adierazpena Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioari bidali diote. Doktrinak zigor arauen aplikazioan "ziurgabetasunari ateak" zabaltzen dizkiola salatzen du agiriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IU, CiU, EAJ, Amaiur, ERC, ICV, BNG, Geroa Bai eta Compromis alderdietako ia 50 diputatuk eta senatarik Parot doktrinaren aurkako adierazpen bat sinatu dute. Parlamentarien hitzetan, doktrinak segurtasun juridikoaren printzipioa eta "askatasunaren oinarrizko eskubidea" urratzen ditu.

Adierazpena Nils Muiznieks Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioari bidali diote. Doktrinak zigor arauen aplikazioan "ziurgabetasunari ateak" zabaltzen dizkiola salatzen du agiriak. Horrela, "zuzenbidearen aplikazioan bidegabekeria" emateko arriskua dagoela azaldu dute.

Sinatzaileen arabera, doktrinak izaera politikoko "mendeku" irizpideak ditu oinarri, eta presoak "zigortzeko helburu bakarra".

Defentsa-gabezia

Zigorrak betetzeko esparruan egindako azken erreformek "biktimak kontentatzea" izan dute helburu, sinatzaileen ahotan. Horrek "eskubideak urratzen ditu eta defentsa-gabezia sortu; gainera, zuzenbidearen aplikazio bidegabe eta ankerra da".

Horregatik, parlamentariek doktrina arbuiatu dute adierazpenean, "zuzenbidezko estatuaren printzipioei eta oinarriei eraso egiten dielako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea