Politika -

Batzar Nagusiak

Bizkaiak 'Parot doktrina' amaitzea eta kaltetuak askatzea eskatu du

Mozioak Bilduren eta EAJren babesa jaso du; PSE-EE eta PP, berriz, kontra agertu dira. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arauaren kontra emandako ebazpena aipatzen da mozioan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Bizkaiko Batzar Nagusiak, artxiboko irudian.
Bizkaiko Batzar Nagusiak, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Batzar Nagusiek babesa eman diote Bilduk 'Parot doktrina'ren kontra aurkeztutako mozioari eta arau horren ondorioz "preso dauden euskal herritarrak berehala libre uztea" eskatu dute.

Mozioak Bilduren eta EAJren babesa jaso du; PSE-EE eta PP, berriz, kontra agertu dira. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arauaren kontra emandako ebazpena aipatzen da mozioan.

Irene Soto Bilduren bozeramaileak presoen egoerarekin "sentsazionalismoa" ez egiteko eskatu die PPri eta PSE-EEri.

"Injustizia izango litzateke hiltzaile hori (Ines del Rio) kartzelatik ateratzea hilketa bakoitzagatik urtebeteko zigorra ere bete gabe, eta eragindako sufrimenduagatik damurik agertu gabe", adierazi du Esther Martinez PPren bozeramaileak.

Iñaki Egaña PSE-EEko ordezkariak gezurtatu egin du 'Parot doktrina' legez kanpokoa dela eta Espainian lege guztiak "bide demokratikoak errespetatuz" egiten direla, edo bestela helegitea sartzeko aukera dagoela, azpimarratu du.

Lorea Bilbao EAJren ordezkariak, berriz, ez du ulertzen legeari eusteko "batzuek duten burugogorkeria", Europako Auzitegiaren ebazpenaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia EH Bildu Araba Euskadiko PP