Politika -
Eztabaida
Ultraeskuindarren mugimenduak indarra hartu al du Espainian?
Eskuin-muturreko zenbait kidek Diadaren egunean Kataluniako Gobernuaren Madrilgo egoitzari eraso egin izanak ultraeskuindarren inguruko kezka berpiztu du Espainian.
Erredakzioa
Eskuin-muturreko zenbait kidek Diadaren egunean Kataluniako Gobernuaren Madrilgo egoitzari eraso egin izanak ultraeskuindarren inguruko kezka berpiztu du Espainian.Mugimendu horrek azken hilabeteetan indar hartu duen ala ez aztertzeko Internetera jo dugu. Bertan, hainbat taldek ‘Espainia Martxan’ ekimena iragarri dute: urriaren 12an elkarretaratzea deitu dute Bartzelonan, Kataluniako Gobernuak Diada ospatzeko deitutako ekitaldiei erantzuna emateko.Dagoeneko, hainbat taldek elkarretaratzeari babesa eman diote: Falange, Nudo Patriota Español, Alianza Nacional, Democracia Nacional eta Movimiento Católico Español, besteak beste.Talde horiek guztiek agiri bat sinatu dute, Diada ospatzeko Kataluniako Gobernuak deitutako ekitaldia gaitzesteko eta egun horretan atxilotu zituzten eskuin-muturreko atxilotuei babesa emateko.
Bestalde, web orri bat martxan jarri dute, patriotas.es, aktualitateko albisteak eta Irrati saioak partekatzeko. Horrez gain, eskuin-muturrarekin zerikusia duten produktuak saltzen dituzte web orri horretan.
Sare sozialetan ere kontuak ireki dituzte: Patriotas.es izenpean, Twitterren 4.700 jarraitzaile lortu dituzte, eta Facebooken 5.000tik gora lagun egin dituzte dagoeneko.
Azkenik, iragan larunbatean areto berri bat ireki zuten Madrilen, ekitaldiak eta bilerak egin ahal izateko. Bertan ‘Juntos por España’ jaia egingo dutela iragarri dute.