Politika -

'Faisan' auzia

Tabernako bideoak hiru minutu falta dituela baieztatu dute adituek

Zintaren txostenean azaldutakoa berretsi dute Guardia Zibileko perituek. Bestalde, ETAko estortsio taldearen aurkako operazioa ez zutela egin behar adierazi du Poliziako agintari batek.

Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros epaiketan. Argazkia: EFE
Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros epaiketan. Argazkia: EFE
Fasian auzia: Polizia arteko gerra agerian dago

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Ballesteros inspektorea Faisan tabernan azaltzen den bideoak bi korte dituela baieztatu dute gaur Guardia Zibileko adituek epaiketan. Era berean, bideoak hiru minutu eta segundo bat falta dituela azaldu dute.

Zintaren txostenean azaldutakoa berretsi dute perituek. ETAren estortsio sarea ikertzen ari zen Poliziako taldeak grabaketa egin zuen Irungo (Gipuzkoa) Faisan tabernan. Joseba Elosua tabernako jabeak ustez iraultza-zerga entregatzen zuen salakeria gertatu zenean.

Zintan, Ballesteros tabernara sartzen eta ateratzen azaltzen da. Akusazioen arabera, Euskadiko Poliziaren buruzagi nagusiak Elosuari ezkutuko informazioa eman zion, Ballesterosek Elosuari utzitako mugikor baten bidez.

Kopia denik esateko "ezer" topatu ez dutela esan dute perituek. Grabaketak bi korte ditu, 2 minutu eta 46 segundoko bat eta 15 segundoko beste bat.

Kontraesanetan

Bestalde, Poliziako agintari batek gaur ziurtatu duenez, ETAren estortsio taldearen aurkako operaziorik ez zuten egin behar, "fikzio" bat zela, alegia. Beste lankide batzuk egin bezala, agintariak Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesterosen tesiak babestu ditu.

Poliziako bost agintarik defentsaren tesiak babestu dituzte, eta Carlos German komisarioaren lana zalantzan jarri dute.

Epaiketak ostegun honetan jarraituko du. Joseba Elosuak Poliziaren filtrazioa ETAko kideari jakinarazi zion elkarrizketa entzungo dute epaiketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea