Politika -

Omenaldia Urnietan

ETAko hildakoak eta torturatuak biktimatzat jotzea eskatu du Sortuk

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak hitza hartu du Gurutze Iantzi Herri Batasunako zinegotzi ohiaren omenaldian, Urnietan (Gipuzkoa). Iantzi duela bi hamarkada hil zen.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hildako ETAko kideak, torturak salatu dituzten atxilotuak eta polizia-etxeetan hildakoak "biktimak" bezala onartzea eskatu du gaur Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. Horretarako Gurutze Iantzi eta Xabier Galparsoro Anuk-en adibideak jarri ditu Barrenak.

Barrenak hitza hartu du Gurutze Iantzi Herri Batasunako zinegotzi ohiaren omenaldian, Urnietan (Gipuzkoa). Iantzi duela bi hamarkada hil zen, Tres Cantoseko (Madril) espetxetik ospitalera bidean.

Ekitaldian ehunka pertsona izan da dira. Iantzi hil zen egun berean, 1993ko irailaren 24an, Xabier Galparsoro Anuk ETAko ustezko kidea Bilboko polizia-etxeko bigarren solairuko leiho batetik erori eta bi egun geroago hil zen.

"Elkarbizitza eraikitzeko biktima guztiak onartu eta gogoan hartu" behar direla adierazi du Barrenak, Sortuk agiri batean jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea