Politika -

Atxikoketa Venezuelan

Errefuxiatuek Madurori minaren estrategian ez nahasteko eskatu diote

Venezuelako errefuxiatuen kolektiboak komunikatu bat atera du Asier Guridiren atxiloketa salatzeko.  Halaber,  Nicolas Maduroren Gobernuari eskatu dio “ minaren estrategia makabroan" ez nahasteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako errefuxiatuen kolektiboak Nicolas Maduroren Gobernuari eskatu dio “ minaren,  errepresioaren eta sufrimenduaren estrategia makabroan" ez nahasteko.Naiz egunkari digitalak argitaratu duenez,  kolektibo horrek komunikatu bat atera du Asier Guridiren atxiloketa salatzeko. Haien ustez, Espainiako Gobernuaren "miseria politiko eta humanoa islatzen du" atxiloketak.

Hango komunikabideek Asier Guridiren atxiloketa "polizia operazio handia" izan dela nabarmendu duten arren, Guridik hamar urte baino gehiago zeramatzan bizitzen Venezuelan, eta errefuxiatuek diotenez, bere semea eskolara eta emaztea lanera zeramatzala atxilotu zuten.

Venezuelako Inteligentzia Nazionaleko Zerbitzuak Asier Guridi Zaloña, Gari, ETAko ustezko kidea atxilotu zuen atzo.

Atxiloketaren unean, Guridik dokumentazio faltsua zeraman. Operazioan Venezuelako Polizia zerbitzuko Informazio Orokorreko Komisaldegiak eta Frantziako Polizia Judizialak parte hartu dute.

Barne Ministerioak kaleratu duen ohar batean, atxiloketa terrorismoaren aurkako nazioarteko borrokan mugarri dela azpimarratu du. Izan ere, Europar Batasuneko (Espainia eta Frantzia) eta Hego Amerikako estatuek lehen aldiz parte hartu dute elkarrekin ETAren aurkako borrokan.

Guridi Zaloñak 2011an egin zuen ihes Xoxua komando legala desegin zutenean, hala adierazi du ministerioak. Guridiren izena taldeari atzemandako dokumentuetan agertu zen, EKIN legez-kanpoko erakundeari lotutako zerrenda batean.

Espainia eta Frantzian hainbat auzibide zituen Guridi Zaloñak. Ministerioak jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren zenbakiako salak bere aurkako bilaketa, atxiloketa eta kartzelaratze agindua eman zuen 2001eko irailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea