Politika -
Bakearen Nazioarteko Eguna
Unesco Etxeak parte-hartzearen alde egin du, demokrazia hobetzeko
Botere publikoei parte-hartze bidezkoa eta bateragarria bultzatzeko exijitzea eskatu die herritarrei.
Erredakzioa
Unesco Etxeak, Unescok EAEn duen zentroak, parte-hartzearen eta herritarren erantzukizunaren aldeko adierazpen bat egin du, demokrazia hobetzeko asmoarekin.
Unesco Etxeak ohorezko bazkideen bi urtez behingo bilera egin du, Bakearen Nazioarteko Egunaren harian. Bileraren ostean, Ruper Ormaza presidenteak eta Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari nagusi ohiak adierazpenaren berri eman dute.
Adierazpen horretan, Unesco Etxeak pertsonen eta herrien parte-hartze aktiboaren aldeko deia egin dio gizarteari.
Halaber, botere publikoei parte-hartze bidezkoa eta bateragarria bultzatzeko exijitzea eskatu die herritarrei.