Politika -
Nafarroa
Etxarri Aranatzeko galdeketa behin-behinean bertan behera utzi dute
Gainera, Etxarri Aranatzeko Udalak prozesu-kostuak ordaindu beharko ditu. Udalak maiatzaren 10ean herri galdeketa egiteko akordioa lortu zuen osoko bilkuran.
Erredakzioa
Etxarri Aranatzeko Udalak maiatzaren 10ean herri galdeketa egiteko akordioa lortu zuen osoko bilkuran. Iruñeko epaitegi batek behin-behinean bertan behera uztea erabaki du gaur.
Konkretuki, Nafarroako Gobernuak agiri baten jakitera eman duenez, osoko bilkurak galdera honekin planteatu zuen kontsulta: "Ados al zaude Etxarri Aranatz Euskal Herriko herria izanda, Europako Estatu independente berri baten parte izatearekin?". Gobernua Bilduk du Etxarriko Udalean.
Sententzia irmoa atera bitartean behin-behineko neurria matenduko dute, autoak azaldu duenez. Udalaren akordioaren aurka egin zuen Nafarroako Gobernuak.
Gainera, Etxarri Aranatzeko Udalak prozesu-kostuak ordaindu beharko ditu.