Politika -

Elkarrizketa

Oyarzabal: 'Mugimendurik egiten ez duena ETA da, ez Gobernua'

PPko buruzagiak adierazi du ETAren “bide bakarra” desegitea iragartzea dela, “inolako baldintza politikorik jarri gabe eta hiltzeari uzteagatik etekinik eskatu gabe.

Iñaki Oyarzabal. EITB.
Iñaki Oyarzabal. EITB.
Iñaki Oyarzabal. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakegintza arloan, Espainiako Gobernua “zuhurtziaz” jokatzen ari dela azpimarratu du gaur Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak. “Mugimendurik egiten ez duena ETA da, ez Gobernua”, esan du.Radio Euskadin azpimarratu duenez, ETAk desegitea iragartzen duenerako, “legediak gizarteratze argia” aurreikusi du. Oyarzabalen ustez, “gizarteratze politikak amaitu egingo dira, presoak hurbilduko dituzte eta egindako delituen arabera euren eginbeharra bete beharko dute”.PPko buruzagiak adierazi du ETAren “bide bakarra” desegitea iragartzea dela, “inolako baldintza politikorik jarri gabe eta hiltzeari uzteagatik etekinik eskatu gabe".

“Egindako kaltea eta Justiziak ezarritako zigorra onartu behar dute”, azpimarratu. “Hortik aurrera, oso azkar egingo dugu aurrera”, iragarri du.

Armak uzteko aukeraren inguruko zurrumurruei buruz, ETA “desegitea” besterik ez duela espero nabarmendu du.

Eusko Jaurlaritzak onartutako Bakegintza Planaren inguruan, popularrek dokumentu berezi bat aurkeztuko dute datozen egunetan euren iritzia emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea