Politika -

Diputatuen Kongresua

Amaiur: 'Erreformarekin udalak bereganatu nahi dituzte'

Udal erreformaren aurka osoko zuzenketa aurkeztu du Amaiurrek Talde Mistoaren barruan. Onintza Enbeita diputatuaren arabera, "Estatuaren birzentraliazioan pauso bat da".

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udal erreformaren aurka osoko zuzenketa aurkeztu du gaur Amaiurrek Talde Mistoaren barruan. Udalak "bereganatu" nahi dituztela salatu du Amaiurrek, eta "Estatuaren birzentralizazion pauso bat" dela erantsi du, "zerbitzuen pribatizazioari" ateak zabaltzen dizkiolako.

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak prentsaurrekoa eman du Donostian, EH Bilduko alkateekin batera. Udal erreformaren aurka aurkeztutako zuzenketa azaldu du Enbeitak.

Zuzenketarekin lege berria "geldituko ez" dutela onartu du diputatuak, baina "Kongresuan eta udaletan PPri udal politika alde batera uzten" utziko ez diotela argi utzi du.

Egitasmoak "udalen burujabetasuna arrisku larrian" jarri, "euskal erakunde egituraren aurka egin" eta Alderdi Popularraren Gobernuak erreforma "herritarrei bizkarra emanda" egin du, Enbeitaren hitzetan.

20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak egoera "larrian" utziko ditu erreformak, eta "5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak are egoera larriagoan", erantsi du. Ondorioz, EAEko ia udalerri guztiak kinka larrian daude, Amaiurren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea