Politika -

Gudari eguna

Sopelako bi errepikagailuri eraso egin diete

Olabide auzoan izan dira erasoak, eta "Borroka da bide bakarra" zioten paskinak aurkitu dituzte bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sopelako bi telefonia errepikagailuri eraso egin diete bart, Gudari Egunaren atarian, eta "Borroka da bide bakarra" zioten paskinak aurkitu dituzte bertan, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, erasoa atzo gauean gertatu zen, 22:00ak aldera. Sua eragiteko lehergailuren batekin egin omen dute erasoa Yoigo eta Orangeren errepikagailuen kontra, Olabide auzoan.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira erasoak izan diren lekura. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

"Ezker abertzalearen estrategiatik at"

Sopelako erasoa "ezker abertzalearen estrategiatik guztiz kanpo" dagoela ziurtatu du Sortuk agiri labur batean.

Mota honetako eraso bat gertatu den beste aldietan egin bezala, ezker abertzaleak ekintza mota horietatik aldendu nahi izan du: "Ekintza horiek ezker abertzalearen estrategiatik erabat at daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea