Politika -

Andoain (Gipuzkoa)

Lopez: 'Desberdin pentsatzen dutenak zokoratu nahi ditu Garitanok'

"Euskal bidea desberdinen artean guztien herria egiteko jorratu duguna da, eta ez batzuek besteen kontrakoa", azaldu du PSEko idazkari nagusiak.

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskal bidea' proposatu zion Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak EAJri. Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak azaldu duenez, "Garitanok bera bezala pentsatzen ez dutenak baztertu eta zokoratu nahi ditu" proposamen horren bidez. "Euskal bidea desberdinen artean guztien herria egiteko jorratu duguna da, eta ez batzuek besteen kontrakoa", erantsi du.

Patxi Lopez Andoaingo (Gipuzkoa) sozialistekin bildu da gaur. Garitanok PP eta PSOEren aurka gogor egin zuen politika orokorreko osoko bilkuran, Batzar Nagusietan. Adierazpenak "beste garai batzuetako buruzagienak" direla esan du PSEko idazkari nagusiak, "desberdin pentsatzen dutenak etsai gisa seinalatzen zituelako". "Arduradun politiko eta publiko baten adierazpen onartezinak dira", azpimarratu du.

Garitanoren adierazpenek PSEren eta Bilduren arteko harremanetan eraginik izango ote duten galdetu diote Lopezi. "Norbaitek besteari etsai gisa seinalatzen dionean, ez da ezer hautsi behar. Besteak harremanak hautsitzat eman ditu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea