Politika -
Herriraren kontrako operazioa
EPPK: 'Konponbidearen alde lan egiten dutenen aurkako kolpea izan da'
''Ekintza faxista'' izan dela esan du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ohar batean, eta gogor kritikatu du EAJren jarrera.
Erredakzioa
Herriraren kontrako operazioa presoen ildo politikoa baldintzatzeko ''erasoa'' eta ''irtenbidearen alde'' lan egiten dutenei ''kolpea'' izan dela esan du ostiral honetan EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, ohar baten bidez.
Naiz.info webguneak kaleratu du ohar horren aurrerapena bat, eta Gara egunkariak argitaratuko du larunbatean adierazpena osorik.
Idatzi horretan, EPPK-k dio operazioak ''presoen eskubideen alde abiatutako olatua lehertu'' nahi izan duela.
Edonola ere, operazio horren ondoren agerian geratu dena Espainiako Gobernua dela uste de presoen kolektiboak, EPPkren ustez ''gatazka politikoaren arrazoiak (inposizioa, harrokeria eta Euskal Herriarekiko demokrazia falta) nazioartean biluztu dituelako Gobernuak''
Operatiboa ''ekintza faxista'' izan dela esan du presoen kolektiboak, ''euskal herritarrei eta irtenbidea sinesten dutenei eta irtenbidearen alde lan egiten dunei erasoa ere'' izan delako.
Halaber, EPPK-k gogor kritikatu du EAJren jarrera, ''Ertzaintza Guardia Zibilaren lana erraztear bidaltzeagatik'' eta ''iraungitako diskurtsoa berreskuratuta erantzukizuna ezker abertzaleari ezartzeagatik''.