Politika -

Herriraren kontrako operazioa

Herrirari bere lana egiten uzteko eskatu dio Lokarrik Madrili

Herritarren sareak gutuna bidali die Rajoyri, Fernandez Diazi eta Velasco epaileari. 3.000 herritarrek sinatutako idatzia da, eta bertan, Herrirak bere lana askatasunez egin ahal izatea eskatzen da.

Herriraren kontrako operazioa salatzeko, Bilbon egindako manifestazioa
Herriraren kontrako operazioa salatzeko, Bilbon egindako manifestazioa
Herriraren kontrako operazioa salatzeko, Bilbon egindako manifestazioa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak gutun bana bidali die Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari eta Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari.  3.000 herritarrek sinatutako idatzia da, eta bertan,  Herrirak bere lana askatasunez egin ahal izatea eskatzen da.

Agiri batean jakitera eman duenez, atzo igorri zuen gutuna;  Herriraren kontrako operazioan atxilotutakoak kargurik gabe aske uzteko  exijitzen da idatzian. Lokarriren ustez, Herriraren kontrako operazioa atzerapauso larria da, ustez gaindituta zegoen iragana atzera berriro bueltan datorrelako euskal gizartera. Herriraren jarduna inolaz ere ezin dela legez kanporatu adierazi du herritarren sareak.

Duela bi urte ETAk bere jarduna bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik, Espainiako Gobernuak ez duela bakearen aldeko urratsik eman salatu du gutunean Lokarrik, eta euskal gizartearen borondatea eta ahotsa entzun dezala eskatu dio Madrili.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea