Politika -

Semperri irain egiteagatik

Arraiz zigortzeko prozedura abian jarri du Legebiltzarrak

Gertaera urriaren 3an izan zen, Legebiltzarreko kontrolerako saioan. Borja Semper PPko legebiltzarkideak EH Bilduko eserlekuetatik "faxista" deitu ziotela salatu zuen.

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Efe.
Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Efe.
Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea zigortzeko prozesua abian jartzea erabaki du Eusko Legebiltzarreko Presidentetzak. Arraizek "faxista" deitu zion Borja Semper PPko legebiltzarkideari. Aurretik, Presidentetzak gertatutakoa jendaurrean azaltzeko aukera eman dio Arraizi.

Erabakia Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak hartu du, erakundeko gobernurako organoak egindako bileran.

Iragan asteartean, Legebiltzarrak ikerketa bat abian jarri zuen Borja Semperri faxista EH Bilduko zein parlamentarik deitu zion jakin eta zigortzeko prozedura abian jartzeko.

PPk Hasier Arraiz izan zela esan zuen hasiera-hasieratik, eta Arraizek egindakoa onartu zuen igandean Gara egunkarian idatzitako artikulu batean. Arraizek "Legebiltzarrean gorde beharreko begirunea" falta izan zitzaiola esan zuen Borja Semperri "faxista" deitu zionean, eta egindakoaren "erantzukizun osoa" bere gain hartu zuen.

Gertaera urriaren 3an izan zen, Legebiltzarreko kontrolerako saioan. Borja Semper PPko legebiltzarkideak EH Bilduko eserlekuetatik "faxista" deitu ziotela salatu zuen. Ondoren, Bakartxo Tejeria (EAJ) Legebiltzarreko presidenteari zeozer egiteko eskatu zion, baina Tejeriak ez zuen ezer egin, ezer gertatu ez zela argudiatuta.

Egun horretan bertan, PPk kexa bat aurkeztu zuen Tejeriaren jarrera salatzeko, eta Arraizen kontrako zigor-prozedura hasteko eskatu zuen.

Arau-hauste arina

Arraizek egindakoa onartu ondoren, hurrengo pausoa zigortze prozedura abian jartzea da, gaur egin bezala.

Arau-hauste arina denez, Legebiltzarreko araudiak prozedura sinplea aplikatzeko aukera ematen du. Prozedura hori zigortuaren jendaurreko audientziarekin hasten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea