Politika -
Bigarren baimena
Valentin Lasarte espetxetik atera da 6 eguneko kartzela-baimen batekin
Auzitegi Nazionaleko Espetxe-zaintzako epaile nagusiak presoari maiatzaren 28an eman zion baimena, Zaballako (Araba) kartzelako Zigor Batzordearen irizpidearen aurka.
Erredakzioa
Valentin Lasarte ETAko presoa espetxetik atera da sei eguneko kartzela-baimen batekin, espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez. Lasarte Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia eta Fernando Mugica PSEko buruzagia hiltzeagatik zigortu zuten.
Auzitegi Nazionaleko Espetxe-zaintzako epaile nagusiak presoari maiatzaren 28an eman zion baimena, Zaballako (Araba) kartzelako Zigor Batzordearen irizpidearen aurka.
Lasartek jaso duen bigarren kartzela-baimena da; izan ere, Auzitegi Nazionalak beste bat eman zion maiatzaren 7an. Orduan hiru eguneko iraupena izan zuen. 30 urteko zigorraren erdia baino gehiago bete eta presoa damutu zelako eman zioten.
Bigarren kartzela-baimenaren aurka egin zuen Auzitegiko Fiskaltzak, biktimengana ez hurbiltzeko eta Justiziari laguntzeko baldintzak urratu zituela argudiatuta.