Politika -

Diputatuen Kongresua

Oposizioak, EAJk izan ezik, erreforma lokala atzera botatzea eskatu du

Azkenik, jeltzaleek osoko zuzenketa atzera botatzea erabaki dute, Montorok EAEko aldundien eskumenak errespetatzeko konpromisoa hartu duelako.

Pedro Azpiazu (EAJ) eta Josep Antoni Duran i LLeida (CiU) diputatuak. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazu (EAJ) eta Josep Antoni Duran i LLeida (CiU) diputatuak. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazu (EAJ) eta Josep Antoni Duran i LLeida (CiU) diputatuak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk bere osoko zuzenketa azken unean atzera bota du, baina gainerako talde politikoek Cristobal Montoro Hazienda eta Administrazio Publikoetako ministroari erreforma lokala bertan behera uzteko eskatu diote gaur, Diputatuen Kongresuan. Erreformak ez duela dirurik aurreztuko uste du oposizioak.

Gaspar Zarrias PSOEren Udal Politikako idazkariaren hitzetan, proiektua "lardaskeria" eta "bidegabekeria" da. Udaletan efektu "suntsitzailea" izango duela erantsi du Zarriasek. Konstituzioaren kontrakoa dela errepikatu du, eta sozialistek Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko dutela iragarri du.

Gainerako talde politikoek ere osoko zuzenketa aurkeztu dute. Guztira bederatzi osoko zuzenketa aurkeztu dituzte. Azkenik, EAJk berea atzera botatzea erabaki du, Montorok EAEko aldundien eskumenak errespetatzeko konpromisoa hartu duelako.

Gobernuari "konfiantza" ematea erabaki dute jeltzaleek eta betoa kendu diote, Pedro Azpiazu diputatuak tribunatik azaldu duenez.

"Lege honekin politikari guztiak berdinak garela ematen du, eta hori ez da horrela, guztiak ez gara diru publikoarekin aberastu", adierazi du Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak.

Legeak udalak "NODOaren garaietara" daramatzala ziurtatu du Teresa Jorda ERCko diputatuak. Tokiko demokrazia deuseztatu eta diputazioen boterea sendotzen duela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea