Politika -

'Parot doktrina'

56 preso 'berehala' aske uztea eskatuko dute Ines del Rioren abokatuek

'Parot doktrina' "hilda" dagoela esan du Amaia Izko abokatuak. Espainiako Gobernuak "epaia bete" behar duela azpimarratu du; izan ere, ez egiteko "tarte juridikorik ez du".

Amaia Izko, Ainhoa Baglietto eta Alfonso Zenon abokatuak. Argazkia: EFE
Amaia Izko, Ainhoa Baglietto eta Alfonso Zenon abokatuak. Argazkia: EFE
Ines del Rioren abokatuek 56 preso aske uztea eskatuko dute

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzeraeraginkortasunez 'Parot doktrina' aplikatu zaien 56 giltzapetu "berehala" aske uztea eskatuko dute Ines del Rio ETAko presoaren abokatuek. Doktrina bertan behera utzi du gaur Europako Giza Eskubideen Auzitegiak.

Arratsaldean, Bilbon, agerraldia egin dute abokatuek. Auzitegiaren erabakiarekin "pozik" azaldu dira. Horrela, Del Rio presoa aske uztea eskatu dute 'Parot doktrina' bertan behera geratu ostean.

'Parot doktrina' "hilda" dagoela adierazi du Amaia Izko abokatuak.

"Tarte juridikorik ez dago"

Espainiako Gobernuak "epaia bete" behar duela azpimarratu du; izan ere, ez egiteko "tarte juridikorik ez du".

"'Parot doktrina' atzeraeraginkortasunarekin aplikatu zaienak berehala aske uzteko txanda da. Espetxean ematen duten minutu bakoitzean oinarrizko eskubideak urratzen eta mespretxatzen ari dira", erantsi du.

"Laster", datozen egunetan, ETAko beste 56 presoren askatasuna eskatuko dutela azaldu du abokatuak.

Izkoren hitzetan, "Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu dituela berretsi du Europako Auzitegiak, ondorioz, Zuzenbidezko Estatuaren porrota egon da". "Terrorismoaren aurkako politikaren oinarriak" izan direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Doktrina parot albisteak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Presoak ETA albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Giza Eskubideen Europako Auzitegia