Politika -

Kritikak lehendakariari

Rajoyren neurriei men egitea egotzi dio Muñozek Urkulluri

"Lopezekin Madrilek esandako guztia betetzen zen eta Urkullurekin Madrilek esandakoa betetzen jarraitzen dute", salatu du ELAko idazkari nagusiak.

ELA sindikatuko ordezkariak Bizkaiko Aldundiaren aurrean batu dira

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak Patxi Lopezek "egiten zuen berdina" egitea leporatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari: Mariano Rajoyren Gobernuak inposatutako "neurriei men egin eta betetzea". "Lopezekin Madrilek esandako guztia betetzen zen eta Urkullurekin Madrilek esandakoa betetzen jarraitzen dute".

Muñoz adinekoen egoitzetako langileek egindako elkarretaratze batean izan da, ELAk lan-hitzarmena dela eta hiru eguneko greba deialdia egin baitu.

Sindikatuaren buruan esanetan, nahiz eta Urkullu oposizioan zegoenean foru eskumenak eskatzen zituen, inposizioak ekiditeko, eta orain Ajuria Enean dela "Lopezek Zapateroren agindupean egindakoa egiten du".

Lopezekin, esan duenez, "murrizketak eta enpleguaren suntsiketa zegoen, Urkullurekin enpleguaren suntsiketa eta murrizketak" daude.

Halaber, ELAko buruak erakunde publikoak "isiltasunean egiten ari diren enpleguaren suntsiketa" ere salatu du, hitzartutako zerbitzuen baldintzak kaskartuz, bere ustez, "enplegua suntsitzeko edo soldatak jaisteko gonbidapena egiten ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea