Politika -
'Parot doktrina'
Urkullu: 'Ez zait garaipen keinuak ikustea gustatzen'
Lehendakariak "gizartearen sentsibilitateari min egin diezaioketen harrokeriak saihesteko" eskatu die herritarrei, Estrasburgoko epaiaren ostean.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak "zentzuz" jokatzeko eta Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina' bertan behera utzi ondoren askatuko dituzten presoen kasuetan omenaldirik ez egiteko eskatu dio ezker abertzaleari.
Urkulluk Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, euskal gizarteak "arrazionaltasunetik eman behar ditu pausoak, gizartearen sentsibilitateari min egin diezaioketen harrokeriak saihestuz".
Urkulluk gogorarazi duenez, aske gera litezkeen presoen artean krimen larriak eta min handia egin zutenak daude.
"Ez zaizkit garaipen keinuak ikustea gustatzen, ez ikurrinekin ez ikurrinik gabe. Badirudi harrotasunez erakusteko lorpen bat dela. Honen atzean atentatuak eta delituak daude, eta presente izan behar dugun biktimen memoria", berretsi du.