Politika -

Kolektibo abertzaleak

'Hemen guztiok irabazi dugu, hemen giza eskubideak gailendu dira'

"Hemen ez dute Ines del Riok eta ETAk irabazi, ezta aukera politiko zehatz batek ere", adierazi dute LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek eta EA, Sortu eta Aralar alderdiek, besteak beste.

Eva Aranguren Bilduko zinegotzia Iruñean eta Xabier Barber ESKko kidea. Argazkia: EFE
Eva Aranguren Bilduko zinegotzia Iruñean eta Xabier Barber ESKko kidea. Argazkia: EFE
Eva Aranguren Bilduko zinegotzia Iruñean eta Xabier Barber ESKko kidea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Garaile eta galtzaileen eskemak" alde batera utzi nahi dituzte Euskal Herriko alderdiek, sindikatuek eta eragile sozialek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu eta gero. "Hemen guztiok irabazi dugu", adierazi dute.

"Hemen giza eskubideak eta ordenamendu juridikoko oinarrizko printzipioak gailendu dira", defendatu dute. Gainera, albisteak "konponbidearen prozesua elikatzen du, eta bakera hurbiltzen gaitu", erantsi dute.

"Hemen ez dute Ines del Riok eta ETAk irabazi, ezta aukera politiko zehatz batek ere", adierazi dute LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek eta EA, Sortu eta Aralar alderdiek, besteak beste, agiri batean. Orain "alde guztiek pausoak eman behar dituzte konponbidea lortzeko", gaineratu dute.

Xabier Barberrek (euskaraz) eta Eva Arangurenek (gazteleraz) adierazpena irakurri dute Iruñeko hotel batean egindako agerraldian. Biktimen atsekabeari eta ETAk eman beharreko pausoei buruzko galderarik ez dute erantzun.

56 etxera prentsaurrekoa efe

56 etxera prentsaurrekoa efe

"Tranparik ez egin"

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hartutako erabakiaren balorazio "lasaia eta bateratua" egin dute eragileek. Erabakia "oso berandu" heldu dela uste dute sinatzaileek. Horregatik, Espainiako Gobernuari "tranparik ez egiteko" eta epaia "berehala" betetzeko eskatu diote.

Estrasburgoren sententzia eta Ines del Rioren askatasuna "herri honetako gehiengo sozialarentzako albiste onak dira", azaldu dute. "Bidegabekeria eta giza eskubideen urraketa larria zuzentzea suposatzen du", erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Sorturen albisteak Albisteak Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Alderdi politikoak berriak Aralar Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Sindikatuak Steilas albisteak ESK