Politika -

Herriko tabernen auzia

Floren Aoizek auzitegiak fiskalari emandako faborezko tratua salatu du

Faborezko tratu horren helburua "Parot doktrina baliogabetu ondoren jasandako kolpea orekatzea da", Aoizen arabera.

Floren Aoiz. Argazkia: EiTB
Floren Aoiz. Argazkia: EiTB
Floren Aoiz. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Fiskalari emandako faborezko tratua salatu du ostegun honetan Floren Aoiz herriko tabernen auzian inputatuetako batek. Horren ustez, jokabide horrekin Parot doktrinarekin jasan duten kolpea orekatzea izan dute helburu.

Aoizen esanetan, faborezko tratu horren atzean bi arrazoi daude: batetik, asmatutako kasu bat izanik akusazioaren ahultasuna orekatzea, eta, bestetik, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu ondoren sortu den "terremotoa" orekatzea.

"Parot doktrinaren epaiak sortutako ezinegonaren ondorioz, hainbat sektore zigor-epaiak eta kartzelaratzeak lortzen ahalegindu dira", gaineratu du. Ez hori bakarrik, biluztu izana egotzi dio Aoizek kasuko epaimahaiari. Izan ere, epaimahaiak barneko arazoak eta indarren korrelazioa agerian utzi zuen atzoko saioan.

Hain zuzen ere, akusazioaren ahultasunari eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetzeari egotzi dio atzo herriko tabernen auziko epaiketan gertaturikoa.

Donostian prentsaurrekoa eskaini du Floren Aoiz inputatuak Haritz Escudero abokatuarekin batera. Horren esanetan, "ez da kasualitatea orain berriz ere bulkada politikoa azaleratzea".

Tranpak egitea eta epaiak aurrera egin ahala joko arauak aldatzea salatu du Floren Aoizek.

Escudero abokatuak salatu duenez, "Fiskaltza froga berriak sartzen ahalegindu zen, eta erakundeetako ordezkariei deklarazioa hartu zien akusatu penalak balira bezala". "Izan ere, ondasunak konfiskatu dizkietelako daude epaiketan, baina ez diete inolako deliturik egotzi", gaineratu du. "Hilaren 17an epaiketa hasi zenetik erakundeak epaitu nahian aritu da Fiskaltza, eta, are larriagoa dena, epaimahaiak hori onartu egin du", Aoizen arabera. Gaineratu duenez, horregatik atera ziren aretotik erakundeetako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Parot Doktrina Berriak Politika Presoak ETA albisteak Albisteak Gaur Albisteak Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur