Politika -

Euskadiren Eguna

Urriaren 25a ez da jaieguna izango EAEn

Eusko Legebiltzarrak, EAJren eta EH Bilduko sei legebiltzarkideren aldeko botoekin, bertan behera utzi du Gernikako Estatutua onartu zen eguna jaiegun izendatzeko erabakia.

Datorren urtetik aurrera urriaren 25a ez da jaieguna izango

2:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 25a ez da jaieguna izango Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Legebiltzarrak egun hori jaiegun izendatzeko hartu zuen erabakia bertan behera utzi ostean. Gernikako Estatutua onartu zen eguna ospatzeko, jaiegun izendatu zuen 2010eko apirilean PSE-EEren gobernuak, eta erabaki hura indargabetu egin dute gaur.

EAJren eta EH Bilduren 6 legebiltzarkideen (gainerako 15ek zuri bozkatu dute) aldeko botoekin onartu dute araua indargabetzeko erabakia.

Euskadiren Eguna bi urtetan bakarrik ospatu du Jaurlaritzak, 2011n eta 2012an. Aurten, Alderdi Popularrak bakarrik antolatu du ekitaldia.

Orain Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute erabakia, eta, orduan sartuko da indarrean Legea. Juan Maria Aburto Ekonomia eta Gizarte Politikako sailburuak jakinarazi duenez, exekutiboak uztailaren 25a proposatuko du EAEko jai ofizial modura.

'Zatiketaren eguna'

EAJ eta EH Bilduren aburuz, Euskadiren Egunaren ospakizuna "gizarte zatiketaren eguna" bilakatu da. Alderdiok onartutako erabakian ageri denez, "gizartearen zati handi batentzat ulergaitza da onartu eta 30 urtera bete barik dagoen Autonomia Estatutua ospatzea".

Patxi Lopezen (PSE-EE) hitzetan, ordea, gaurkoa "egun tristea" da, Estatutua "euskal gizarteak adostasun zabalarekin onartutako legea" baita oraindik. Borja Semper Alderdi Popularrak Ganberan duen bozeramaileak antzeko hitzak izan ditu: "Ospakizun hori kentzea akordioa eta euskaldunon batasuna ezestea da". UPyDko Gorka Maneiroren aburuz, Euskadiren Eguna ezartzea ostegun honetan erabaki dena baino "demokratikoagoa eta legitimoagoa" izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Noiz izango da zubia?