Politika -

Hiri Segurtasunerako Legea

Polizia bat iraintzeak 30.000 euroko isuna ekar dezake aurrerantzean

Manifestazio batean Estatuko Segurtasun Indarretako kide bati mehatxu edo irain egitea arau-hauste "larria" izango da aurrerantzean.

Lege berriaren aurreproiektua ostiralean onartuko dute. EFE.
Lege berriaren aurreproiektua ostiralean onartuko dute. EFE.
Lege berriaren aurreproiektua ostiralean onartuko dute. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestazio batean Estatuko Segurtasun Indarretako kide bati mehatxu edo irain egitea arau-hauste "larria" izango da aurrerantzean. Ondorioz, 1.001 eta 30.000 euro arteko isuna ekarriko du, Espainiako Gobernuak ostiralean onartuko duen Hiri Segurtasunerako Lege berriaren arabera.Lege horren aurreproiektua Ministroen Kontseiluak onartuko du ostiralean. Jorge Fernandez Diezen Ministeriotik azaldu dutenez, lege berri horren helburu nagusia poliziak erasoetatik babestea izango da.Hauek dira Hiri Segurtasunerako Lege berriaren nobedaderik esanguratsuenak:

Polizien irudiak zabaltzea: Estatuko Segurtasun Indarretako kideen irudiak eta datu pertsonalak erabili eta zabaltzea arau-hauste "oso larria" izango da. Isuna 30.001 eta 600.000 euro artekoa izango da.

Komunikatu gabeko elkarretaratzeak: Lege berriak 600.000 euroko isuna aurreikusten du Estatuko erakundeen aurrean baimenduta ez dauden elkarretaratzeak egiteagatik. Nahiz eta erakunde horren barruan bilerarik ez egon, isuna ezarriko du Gobernuak. Parte-hartzaileekin batera, deitzaileak eta elkarretaratzearen arduradunak ere zigortuko dituzte.

Ikuskizunak etetea: Ikuskizunak, kirol ekitaldiak, mezak eta ekitaldi publikoak moztea arau-hauste "oso larria" izango da. Azpiegituren aurkako elkarretaratzeak egitea ere gogor zigortuko du Gobernuak, baimenduta ez badaude.

Jantziak istiluetan: Arau-hauste larrien artean, istiluetan kaputxak, txanoak, zapiak edo maskarak eramatea jasotzen du Gobernuak. Baimendutako elkarretaratzeetan eraman ahal izango dira, betiere istiluak eragiteko erabiltzen ez badira.

Prostituzioa kalean: Prostituzio zerbitzuak onartu edo eskaintzea "larria" izango da adingabeen esparruetatik gertu (ikastetxe, parke edo haurtzaindegietatik gertu) egiten denean.

Drogak: Drogak aldean eramateak edo kontsumitzeak arau-hauste "larria" izaten jarraituko du. Lege berria indarrean sartzen denean, marihuana landatzea ere "larria" izango da.

Kalteak: Adingabeek kalean egiten dituzten kalteak gurasoek ordaindu beharko dituzte aurrerantzean. Poliziak "segurtasun esparruak" ezartzeko gaitasuna izango du aurrerantzean.

Eskratxeak: Ertzaintzak 300 metroko "segurtasun esparruak" ezartzea erabaki zuen, eta, neurri horretan oinarrituta, Barne ministroak ere arautegi berria onartuko du orain. Legearen aurreproiektuan, hala ere, Gobernuak ez du eskratxeak egin ahal izateko distantzia zehatzik jasotzen.

Alkohola: Herritarren lasaitasuna eragotzi egiten denean, alkohola kalean edatea arau-hauste "larria" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea