Politika -

Erreforma fiskala Gipuzkoan

Bilduk erreforma fiskala 'oztopatu' nahi izatea salatu du oposizioak

Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ, PSE eta PP taldeek hitzartutako erreforma fiskalaren aurka Bilduren foru Gobernuak "gerra irekia" hasi duela salatu dute.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. EFE
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ, PSE eta PP taldeek hitzartutako erreforma fiskalaren aurka Bilduren foru Gobernuak "gerra irekia" hasi duela salatu dute. Gipuzkoan erreformaren ezarpena "oztopatu" nahi izatea ere salatu du oposizioak.

Ohar bateratua kaleratu dute EAJ, PSE eta PP taldeek. Bertan azaldu dutenez, aurrera eraman nahi den erreformak "ekonomiaren suspertzea, finantza egonkortasuna eta zerbitzu publikoen mantentzea" ditu helburua. Bilduk akordioarekin "bat egin nahi ez izatea" ere salatu dute.

Bilduren foru exekutiboak "erreforma onartu ez zedin ahal zuen guztia" egingo zuela gogoratu dute Itun fiskalaren sinatzaileek. "Batzar Nagusietako presidentea, Lohitzune Txarola, ere erabili dute horretarako", azpimarratu dute.

Oposizioko taldeek arauen izapidetzea egin ahal izateko "Aldundiko teknikarien laguntzarik" ez dutela izan salatu dute. "Hala ere, testuak Gipuzkoako errealitatera moldatu ditugu", esan dute.

Egutegia

Izapidetzearen egutegiari dagokionez, gaia azaroaren 27ko osoko bilkuaran jorratuko dela adierazi dute hiru taldeek, "araudian ezarriteako epeak agortuz".

"Asmoa argia da. Foru arauen izapidetzea oztopatzea eta oposiozoko hiru taldeek hitzartutako itunaren aurka gerra irekia hastea", esan dute. "Jarrera oztopatzaile horren bidez Gipuzkoako eta Euskadiko alderdi politiko gehiengoak babestu duen erreforma onuragarri baten ezarpena oztopatu nahi dute", salatu du oposizioak.

"Ez dugu onartutko Gipuzkoako gizarteak behar eta eskatzen duenaren kaltetan Bilduren Aldundiak eta Batzar Nagusietako presidenteak erakundeen erabilpen politikoa egitea", azpimarratu dute EAJ, PSE eta PPk oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea