Politika -

Logroñoko espetxea

Otegik Alemaniako parlamentari baten bisita izango du gaur

Andrej Hunko udan saiatu zen Otegi bisitatzen, baina, azken unean, Espainiako espetxe agintariek galarazi egin zioten.

Arnaldo Otegik Alemaniako diputatu baten bisita izango du gaur

0:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaile ohiak Andrej Hunko Alemaniako parlamentariaren bisita izango du gaur Logroñoko espetxean.

Andrej Hunko udan saiatu zen Otegi bisitatzen, baina, azken unean, Espainiako espetxe agintariek galarazi egin zioten.

Hunkoren esanetan, "bake prozesua gertutik ikusi eta Arnaldo Otegiri bere elkartasuna erakutsi" nahi dio bisitarekin.

Alemaniako parlamentaria Sorturen egoitzan izan zen atzo, eta Otegi bake prozesuan pertsona "oso garrantzitsua" dela adierazi zuen, bertan egindako agerraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi