Politika -
Atxilotze aginduak
Auzitegi Nazionalak krisia piztu du Espainia eta Txinaren artean
Auzitegi Nazionalak Jiang Zemin Txinako presidente ohia atxilotzeko agindua eman zuen iragan asteartean, eta erabaki horrek krisi diplomatikoa piztu du Espainia eta Txinaren artean.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Jiang Zemin Txinako presidente ohia atxilotzeko agindua eman zuen iragan asteartean, eta erabaki horrek krisi diplomatikoa piztu du Espainia eta Txinaren artean. Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak Txinako agintariei azpimarratu die Gobernuak ezin duela epaileek hartutako erabaki judizialetan eraginik izan.
“Txinako agintariei Espainian botere banaketa dagoela azaldu diegu eta, horrenbestez, Gobernuak ezin dituela epaileen erabakiak kolokan jarri”, nabarmendu du.
Iragan asteartean, Auzitegi Nazionalak Jiang Zemin Txinako presidente ohia eta herrialde horretako beste lau buruzagi ohi atxilotzeko agindua eman zuen, Tibeteko herritarren aurka Txinak egindako errepresioa ikertzen duen auziaren baitan.