Politika -

Pariseko auzitegia

Frantzia ETAren estortsio egitura epaitzen hasi da

Ainhoa Ozaetak, Ekaitz Sirventek eta Peio Sanchez Mendazak "iraultza-zerga" kobratzeko ardura izan omen zuten 2000ko hamarkadan. Hirurak eseri dira akusatuen aulkian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2000ko hamarkadan "iraultza-zerga" jasotzeko ardura izan omen zuten ETAko ustezko hiru kide epaitzen hasi dira gaur Parisko Auzitegian. Besteak beste, Ainhoa Ozaeta (sare horretako arduradun nagusia, Poliziaren ustez) eta Ekaitz Sirvent (Ozaetaren ordezkoa izan omen zena) eseri dira akusatuen aulkian.

Ozaeta (39 urte), Sirvent (34 urte) eta Peio Jon Sanchez Mendaza (43 urte) akusatuei 60 kargu baino gehiago leporatzen dizkiete, besteak beste, ETA finantzatzeko enpresaburuei estortsioa egitea. Epaiketa abenduaren 13ra arte egingo dute.

"ETAko militantzia epaitzeko legitimotasunik ez diogu ematen auzitegi honi", adierazi du Sirventek Frantziako Justiziaren aurrean. Sirventek ez du galderarik erantzun nahi izan.

Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzaren (SDAT) bi poliziak deklaratuko dute astearte honetan. Era berean, bi biktimaren testigantzak entzungo dituzte astean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea