Politika -

Parot doktrinaren amaiera

Helegitea aurkeztu zuten ETAko azken presoak aske utziko ditu Gorenak

Honenbestez, aske uzteko agindua igorriko dio ANri, baina horietako batzuk kalean daude dagoeneko. Gainera, Kepa Solana eta Jose Angel Biguri presoak kalean dira jada.

Kaleratu beharreko ETAko preso ia guztiak kaleratu dituzte

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak helegitea aurkeztu zuten ETAko azken sei presoei Parot doktrina ez ezartzea erabaki du; presoak Carmen Gisasola, Andoni Cabello, Juan Ramon Rojo Gonzalez, Jose Ignacio Etxeberria, Ignacio Pujana eta Jose Legorburu dira.

Zazpi epaileek aske uzteko agindua igorriko diote Auzitegi Nazionalari, dagokienean aske utz ditzaten. Horietako lau kalean dira dagoeneko, hori dela eta, erabakiak Gisasola eta Cabello presoengan bakarrik eragongo du, auzitegietako iturriek jakinarazi dutenez.

Pujana eta Legorburu kalean ziren 'Nanclares bidea' hartu zutenetik. Etxeberria aske utzi zuen Auzitegi Nazionalak azaroaren 20an eta Juan Ramon Rojo ere kalean dago aurtengo maiatzetik, Gorenak hala erabaki eta gero.

Gorenak azaroaren 12an Osoko Bilkura Jurisdikzionalean hartutako erabakia aplikatu du; egun horretan, Parot doktrinak 2006ko otsailaren 28tik indarrean dauden zigorretan eragin behar duela ebatzi zuten, eta asek uzteko erabakiak zigorra ezarri zuen auzitegiak hartu behar zuela, kasu honetan Auzitegi Nazionala.

Bestalde, Kepa Solana Arrondo presoa gaur, asteazkena, eguerdian Bonxeko (Lugo) kartzelatik irten da. Solanak ere 'Nanclares bidea' hartu zuen.

Jose Angel Biguri ETAko presoa ere, gaixotasun larri bat dauka, eta Martuteneko (Donostia) espetxetik irten da gaur, Auzitegi Nazionalak atzo, asteartea, aske uztea erabaki eta gero.

Bestalde, Valladolideko Auzitegiak Valentin Tejero aske uztea agindu du. Tejero hogei urtez egon da preso Herrera de la Manchako (Ciudad Real) espetxean zenbait auziengatik, besteak beste, Olga Sangrador 9 urteko neskatxa bat bortxatu eta hiltzeagatik.

Azkenik, Toledoko Probintzia Auzitegiak Emilio Muñoz Guadix "berehala aske uztea" agindu du. Muñoz Anabel Segura Madrileko La Moraleja auzoan bahitu eta hiltzeagatik zigortu zuten 1993ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea