Politika -

Elkarrizketa ETB-1en

Gorka Ovejero: 'Epaia erabaki politikoa da eta idatzia zegoen'

Hala ere, "kartzelan ez sartzearekin pozik" agertu da Arruazuako alkateorde ohia. "Poztasun erdia" hartu dutela zehaztu du. Horrela, epaiak fiskalaren argudio guztiak onartu dituela salatu du.

Gorka Ovejero, 'tartalaria': 'Poztasun erdia hartu dugu gaur'

4:00

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Ovejero Arruazuko alkateorde ohiaren hitzetan, "epaia erabaki politikoa da eta idatzita zegoen". Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe-zigorra ezarri dio Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak jaurtitzeagatik.

Hala ere, "kartzelan ez sartzearekin pozik" agertu da Ovejero, ETB-1eko 'Airean' saioan egindako elkarrizketan. "Baina poztasun erdia" hartu dutela zehaztu du.

Epaiak fiskalaren argudio guztiak onartu dituela salatu du Ovejerok. Bestalde, epaiketa AHTren aurkako borrokaren auzian kokatu du alkateorde ohiak. Zentzu horretan, abiadura handiko trenaren lanek aurrera jarraitzen dutela deitoratu du.

"Krisiak murrizketak ekarri ditu, baina lanak aurrera doaz historiako azpiegiturarik garestienean", adierazi du Ovejerok.

Sententzia abendurako espero zutela azaldu du: "hain denbora gutxian ez genuen espero".

Ovejerok ez du helegitea baztertu, baina ez du baieztatu. "Gure abokatuak agian helegitea aurkeztuko du, baina oraingoz ezin dut ziurtatu", esan du.

Hala ere, gutxi geroago lau zigortuen abokatuak helegitea aurkeztu behar zuela iragarri du Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea